Javier Pascual Rodríguez
Javier Pascual Rodríguez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | La Virgen del Camino (en) , 1971ko azaroaren 14a (52 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Kelme | 1997-2000 |
Movistar Team | 2001-2003 |
Kelme | 2004-2006 |
Porcelana Santa Clara (en) | 1995-1996 |
Parte-hartzailea
|
Javier Pascual Rodríguez (La Virgen del Camino, Valverde de la Virgen, Leongo probintzia, 1971ko azaroak 14) espainiar txirrindulari ohia da.
Profesional bezala 1995ean debutatu zuen Santa Clara taldean, baina Kelme taldean hasi zen nabarmentzen Fernando Escartín bezalako txirrindulariekin.
2006an, Puerto Operazioan, Eufemiano Fuentesek lideratutako doping sarearen bezero bezala identifikatua izan zen P. Rodríguez eta Pascual Rodríguez izen ezkutupean. Espainiar justiziak ez zuen Javier Pascual Rodríguez zigortu, une horretan dopinga ez baitzen delitu, eta kirol zigorrik ere ez zuen jaso, kasuaren instrukzioa egin behar zuen epaileak doping sarean txirrindulari honen inplikazioa frogatuko zuten frogak AMA eta UCI bezalako erakundeei emateari uko egin baitzion. Leongo probintzian ospatzen zen GUTXITU INTELEKTUALENTZAKO NAZIOARTEKO TXIRRINDULARITZA LASTERKETAren antolaketan bere gogoz lagundu eta babestu zuen. Mundu mailan erreferentea izan den eta gutxitu intelektualentzako txirrindularitzaren sorlekua. Espainia, Frantzia, Belgika eta Portugalgo txirrindulariek parte hartu zuten, eta gutxiegitasun intelektuala duten pertsonentzako lehen munduko eta europako txapelketa izan zen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1994
1995
1999
2000
2001
- Etapa 1 Gaztela eta Leongo Itzulian
2002
- 3. Andaluziako Itzulian eta etapa 1
2004
- Etapa 1 Espainiako Vueltan
2005
- Miguel Indurain Sari Nagusia
- Errioxako Itzulia eta etapa 1
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Javier Pascual Rodríguez - ProCyclingStats